Eskerrik asko Harrobi Ikastola logoarekin laguntzeagatik!
26 de diciembre de 2021 2024-05-02 10:42Eskerrik asko Harrobi Ikastola logoarekin laguntzeagatik!
Pasaden abenduak 10, Harrobia Ikastolan izan nintzen Harrobia Ikastolan Marketing eta Publizitate Goi Mailako Zikloko ikasleekin batera. Bertara joan nintzen La Tercera Pata aurkeztera eta logoarekiko beharrak azaltzera Marketing Solidarioko ekimenaren bitartez bertako ikasleen laguntza jasotzeko asmoz.
Gehienok jakingo duzuen bezala, La Tercera Pata proiektu txiki eta xumea da eta gure hasiera nahiko prekarioa izan da gure irudiari dagokionez. Logoa guk geuk garatu genuen diseinorako gaitasun eta tresna askorik dabe. Hori dela eta, arazo txikiak izan ditugu gure logoa bidaltzerakoan (karteletan jartzeko adibidez), ez baitzegoen bektorizatuta. Izan ere, hau izan zen aurkeztu nien beharretako bat, logoaren diseinua aldatu barik, kalitatzeko logo bektorizatua izatea.
Eta egun batzuren bueltan… bageneukan gure logoa prest! Benetan eskertzekoa da Harrobi Ikastolatik sortu duten Marketing Solidario ekimen hau. Ikasleek benetako proiektuen beharrei erantzuten diote eta gure bezalako elkarteentzat, izugarrizko laguntza da 🙂
Aipatzekoa da baita, elkar-truke bat adostu dugula eta urte hasieran Ikastolan izango naiz proiektuen bideragarritasun ekonomikoari buruzko saio bat ematen. Seguru asko gozatutko dudala ikasleekin saio hau partekatzen eta idei berriak proposatzen.
Sareak ehuntzen jarraitzen dugu. Eskerrik asko Harrobia Ikastola eta laster arte!